Lehen aldia da ekimena egiten dela, eta Ackzesible taldeak adierazi duenez, “jaiez modu egokian gozatzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Egia da ideia bururatu zitzaigunetik jaiak hasi arte denbora tarte laburra izan dugula eta, agian, prestatu duguna ez dela egokiena. Herritarren iritziak eta kritikak jasotzeko prest gaude. Bien bitartean, eta jaiek irauten duten bitartean, mugikortasun mugatua duten herritarrei gonbipena egiten diegu bi gunetara azal daitezen”.