XII. Street Basket txapelketa egingo da uztailaren 10etik 21era bitarte

Aiurri 2023ko eka. 25a, 11:46

Urtero lez, 3x3 saskibaloi txapelketa egingo da Andoaingo Gaztetxean. Uztailaren 10etik 21era bitarte iraungo du eta izen ematea kamiseta jasotzeko momentuan gauzatuko da. Izena emateko azken eguna ekainak 30 izango da.

Honako hauek dira txapelketako arau nagusiak: 

2- Partiduk bere ordun hasiko dira 3 jokalari baldin badaude talde bakoitzeko.

3- Jokalariren bat falta bada, beste talderen batean jokatzen ez duen beste batekin jolastu daiteke (laguna, ikusleren bat...).

4- Talde bakoitzak minutu bateko hutsartea du, baloiaren jabetza duenak eskatu dezake.

5- 7. falta egitean taldea bonusen sartuko da.

6- Denbora bakarrik azkeneko minutuan geratzen da edo baloia errepidera joaten bada.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!