Sanjuanak 2023

Olagaineko txistulariek kontzertu polita egin dute, gonbidatu bereziak bidelagun

Aiurri 2023ko eka. 25a, 19:44

Olagain Udal Txistulari Elkarteak kontzertu berezia eskaini dute eguardian, gonbidatuekin. Urkiko dantzariez gain, honako musikariak izan dituzte ondoan: Esti Sistiaga (pianoa), Txomin Urdanpilleta (kaxoia), Javi Gestoso (gitarra), Joxema Setien (baxua), Leire Esnaola (trikitixa), Rebeca Gestoso (abeslaria) eta Aingeru Zabala eta Edorta Setien (tronpetak). Argazki bildumaz gain, honako hiru bideo ikusgai: Primaderako liliak (Benito Lertxundi), Maite Zaitut (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) eta Zurekin batera (En Tol Sarmiento):

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!