Sanjuanak 2023

Sanjuanetako zesta punta jaialdia ospatu dute Arraten, iragan asteburuan

Aiurri 2023ko ekainaren 26a

Jendetza gerturatu zen Arrate pilotalekura zesta puntako jaialdiaz gozatzeko. Benjamin, alebin eta infantil mailako puntistek parte hartu zuten XLVII. txapelketan. 

Hona hemen jaialdiko partidetako emaitzak:

  • Benjamin mailako kinieletan Garai Larrarte eta Kimetz Texeira izan ziren garaileak.
  • Alebin mailako kinieletan Unax Lete eta Danel Polo izan ziren garaileak.

Infantilen mailako finala:

  • Infantil mailakoen finalean zumaiarrek irabazi zuten, bi tantogatik; Marlon Walkins-Igor Enbil (25) Irati Moreno-Oihan Lopetegui (23)

Gazteen mailako finala:

  • Hondarribia (Mattin Bereau-Beñat Barbero) 18 - Noain (Martin Azpiroz-Abel Lakidain) 30

Emakumeen arteko finala:

  • Erika Mugartegi-Arai Lejardi 30 - 22 Lur Lejardi-Maialen Aldazabal
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!