Sanjuanak 2023

Umorea eta gogoeta Mendiluze, Gaztelumendi, Alkaiza, Lujanbio, Labaka eta Illarregi bertsolariekin

Xabier Lasa 2023ko eka. 26a, 15:26

Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Ane Labaka, Joanes Illarregi eta Maialen Lujanbiok bertso saioa osatu zuten, Aritz Eskudero gai jartzaile izanik. Aktualitatearekin lotutako gai anitz jorratu zituen seikoteak, gogoeta eta umorea bikain uztartuz. Batzuk aipatzearren: Alkate berria alkoholemiako kontrolean, Andoaingo Udalbatzaren Soka Dantza, Aitamari itsasontziko erreskatatzaileak eta Titanicako urpekaria, kaletxiki jaiak eta Tourra, boluntarioen falta herriko elkarteetan… Hainbat bertso aldi, bideoz ikusgai:

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!