Sanjuanak 2023

Hiru ikastetxetako ikasleek danbor hotsak zabaldu dituzte kaleetan barrena

Xabier Lasa 2023ko eka. 26a, 20:28

La Salle-Berrozpe, Aita Larramendi eta Ondarreta ikastetxetako ikasle gazteek gogotsu jardun dute danborradan. Zumea kaletik irten dira, eta Goikoplazan amaitu dute desfilea. Desfilearen buruan zihozen pertsonai nagusiak (alkatea eta bere bikotea, mikeleteak, erizaina...) udaletxera igo dira, eta bertan, harrera egin diete udal ordezkariek. Azkenik, Andoaingo ereserkia jo ondoren amaitu da Haur Danborrada. Argazki.-bilduma eta bideoa, ikusgai: 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!