Joxe Mari Oiartzabal aipatzerakoan, Mikel Emezabal, 17 urte zituela Donostiako Kontserbatorioan ikasle izan zeneko garaiekin oroitu zen. “Joxe Mari Oiartzabal bertan zuzendaria eta sustatzailea zen; taldekako jardueran, Tribute of Louis Armstrong abestia astero-astero jo behar izaten genuen. Gozagarria zen ariketa hura niratzat, izan ere berezia zen doinua, martxa handikoa, amerikar kutsukoa”.
Bestalde, Basteroko harrerako langileak ere aipatu zituen Kontzejupeko kontzertuan. Eginbeharretan isilean eta egunero-egunero aritzen diren langileak, eta bereziki Jon Lanzi eskaini zion Larramendi abestia, “hor dago behar den guztietan; gaur ere lagundu dit, inongo beharrik gabe, bere jai eguna baita”.