Sanjuanak 2023

80 urteko herritarren jai berezia

Xabier Lasa 2023ko eka. 27a, 15:27

80 urteko herritarrek protagonismoa hartu dute San Juan jaien azken egunean, eguardian egin den ekitaldian. Udal ordezkariek harrera egin die Goikoplazan, eta ondoren, denak kalejiran, Basterora abiatu dira, bazkaltzera. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai: 

Harrera ekitaldian, Olagaingo txistulariek eta Libe Arruti, Irune Bueno eta Mirene Mendiola dantzari eta trikitilariek hartu dute parte.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!