Garazi Kamio Anduagak irabazi du 2023ko Mikel Zarate haur literatura saria

Jon Ander Ubeda 2023ko eka. 30a, 10:26

“Bikini” nobela laburra aurkeztu zuen lehiaketara, eta lortutako sariari esker Elkar argitaletxeak kaleratuko du liburua.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortutako sariketa da, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Epaimahaia Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatu dute.

Elkar argitaletxeak zabaldutako oharraren arabera, “hamasei lan lehiatu dira aurten guztira, eta horien artean Garazi Kamiok idatzitako eleberria hautatu du epaimahaiak. Bikini izeneko kontakizun honek bullying istorio bat kontatzen digu, baina ez biktimaren ez erasotzailearen ikuspegitik, ikusle hutsa den eta egoera deserosoan sentitzen den haur baten ahotik baizik”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!