Izaro Etxarri, Irati Aranguren eta Eñaut Urkaregi Espainiako txapelketan garaile, erlojuaren kontrako taldekako proban

Aiurri 2023ko eka. 30a, 13:00

Argazkia: Lourdes Aranburu

Gipuzkoako eta Euskal Herriko errepideetan ez ezik, Espainia aldekoetan ere nabarmentzen ari dira kadete mailako lasterkariak.

Taldea eta erlojuaren aurkako proban, mutiletan eta nesketan Euskadiko taldea nagusitu da Espainiako txapelketan.

Lorpen handiarekin itzuliko dira, beraz, Cartagena aldetik. Nesketan, Izaro Etxarri eta Irati Aranguren Andoaingo eskolako txirrindulariek lorpen berria eskuratu dute. Eta mutiletan, Danenako Eñaut Urkaregik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!