Hainbat ibilgailuren arteko istripua tarteko, N1 errepidea itxi dute denbora batez

Aiurri 2023ko uzt. 3a, 20:11

©Trafikoa

Sorabilla parean gertatu da istripua, Donostiarako bidean. Trafikoa eten egin dute, anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu arte. Ibilgailu bat eta fugoneta bat, gutxienez, tartean ziren. 

Istripua 18:45ak aldera gertatu da, eta kalte gehien zuen ibilgailua garabiak eman du 20:00tan. Trafikoa berrezarri dute eta, orain, Ertzaintza ikerketa egiten ari da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!