Ehungarren urtebetetzea

Aiurri 2023ko uzt. 4a, 08:17

Igandean ehun urte bete zituen San Juan Bataiatzailea egoitzan bizi den Lucas Tobajas Garcia andoaindarrak. Astelehenean Andoni Alvarez alkatearen, Haizea Barandiaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren eta Ana Sanchez Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren bisitaldia jaso zuen. Etxekoek eta egoitzako arduradunek nahiz langileek ere ospakizunean parte hartu zuten.

Udalak zabaldutako oharrean, haren biografia atalak ageri dira: "Lucas Tobajas Garcia Monte Rubio de la Serenan (Badajoz) jaio zen, 1923ko uztailaren 2 batez. Trantze gogorrak bizitzea egokitu zitzaion haurra zela, gerra garaian etxea suntsitu eta kalean bizi behar izan baitzen bere senideekin batera. Baina sen borrokalaria lagun, bizitza hobe baten bila emigratu zuen Andoainera; 1959an heldu ziren gure herrira Isidora Arevalo bere emaztea eta bere bi alabak; hirugarren seme bat Andoainen bertan jaio zen. Lucas bizpahiru urte lehenago heldu zen gure herrira. Ordutik Torralba-Arevalo sendiak sendo heldu ditu sustraiak gure herrira eta hiru seme-alaba, sei biloba, birbiloba bat eta beste bat bidean ditu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!