Asteazkenean, arratsaldeko 19:45tan hasita, finalerdietako bi partida jokatuko dira: lehenik, Jauregi-Lontxo eta Amonda-Loidi bikoteen artekoa; ondoren, jarraian, Mujika-Ponce eta Andoni-Gaizkaren artekoa. Irabazleek ostiralean jokatuko dute finala, eta galtzaileek laugarren eta hirugarren postuak zehazteko lehia edukiko dute.