Uda Giroan egitasmoak kulturako ohiko programazioa espazio itxietatik kaleetara egingo du jauzi, udarak dakarren giro eta eguraldi ona aprobetxatuz. Ohi moduan, denetariko musika estiloek eta kale-antzerkiek girotuko dituzte kaleak uztailean eta abuztuan. Doako emankizunak izango dira guztiak ere.
Musikari dagokionez, lehen emanaldia ostiralean izango da, uztailaren 7an. Kaletxikiko jaien hasierarekin batera, Gozategi euskal musika taldearen emanaldia ikusteko aukera izango da. Karrikako jaietan, aldiz, Aurora Beltran abeslari izango da, eta Etxebarrietako jaietan Bengo DJ eta Modus Operandi talde arabarra. Abuztuko lehen egunekin batera helduko dira Goiburuko festak ere, eta bertan San Estebango III. erromeri maratoia egingo da. Musika emanaldiak Susana Cencillo herrikideak borobilduko ditu abuztuaren 15ean, Buruntzako jaietan. Iban Gurrutxaga gitarrajolearekin eta Javi Perez tronpetaraliarekin batera ‘New Orleansetik Euskal Herrira’ emanaldia eskainiko dute. Hori baino lehentxeago, uztailaren 13an, Olatz Zugasti abeslariak musika emanaldia emango du Otietako parkean.
Musikaz gain, kale-antzerkia ere presentzia edukiko du Kale Giroan egitasmoan; bi emanaldi eskainiko dira: Trapu Zaharraren ‘Eutsi Ramon!’.