“Lamiak Leitzaranen” ipuin kontaketa saioa Leitzaran Bisitarien Etxearen egoitzan bertan izango da

Aiurri 2023ko uzt. 4a, 15:01

Juan Krutz Igerabideren eskutik dator udako ipuin kontaketen bigarren saioa. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Otietan. Hori bai, ez da kale giroko ekitaldia izango, instalakuntzaren barruko gelan baizik. Hori dela eta, ikuslego kopurua mugatua da.

Eta dagoeneko itxaron zerrenda dagoela adierazi dute Euskara sailetik. Arratsaldean zehar Otietara ikusleak bertaratuz gero, jakin bezate ez dela denentzat sarrera bermatuta izango. Lehentasuna aurretik izena-eman zutenek izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!