Lontxo Santa Kruz-Jon Jauregi eta Jurgi Mujika-Koldo Ponce bikoteak Gaztetxeko pilota txapelketako finalean dira

Aiurri 2023ko uzt. 5a, 23:18

Gaur arratseko 20:00etatik aurrera jokatu dira Gaztetxeko txapelketako finalerdiak. Herritar eta pilotazale ugari bertaratu dira Goiburuko frontoira, ez dute hutsik egin eta biziki animatu diete lagun zein senitartekoei.

Lehen partida, Lontxo-Jauregi eta Amondarain-Loidiren artekoa izan da; final usaineko finalerdia ikusteko eta bizitzeko aukera eduki dute ikusleek, eta, azkenean, Lontxo-Jauregi bikotea izan da garailea (22-21). Bigarren norgehiagoka, Mujika-Ponce eta Andoni-Gaizka bikoteen artekoa izan da; partida honek pilote gutxiago eduki du eta azkarragoa izan da; azkenean, Mujikak eta Poncek lortu dute garaipena (22-14).  

Esanak esan, finala ostiralean izango da Mujika-Ponce eta Lontxo-Jauregi bikoteen artean; 3. eta 4. postuetarako lehia Amondarain-Loidi eta Andoni-Gaizka bikoteen artekoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!