Zinema kalean zikloa abiatuko da, ostegun honetan

Aiurri 2023ko uzt. 6a, 07:12

"Los Minions, el origen de Gru" filma eskainiko dute Goikoplazan, 19:00tan hasita. Datozen bi asteetan beste bi film eskainiko ditu Gazteria sailak.

Uda iristearekin batera, Andoaingo Udalak kale giroan hiru film emanaldi eskainiko ditu. Goikoplazan eta Etxeberrieta plazan eskainiko dira, eta euri iragarpenik izanez gero, Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian eskainiko dira. Bigarren urtez jarraian filmak iluntzeko 19:00tan eskainiko dituzte.

Hiru pelikuletatik bat, euskaraz bakarra izango da. Aurtengo eskaintza: 

Uztailak 6 , osteguna. 19:00

Goikoplaza: "Los Minions, el origen de Gru".

Uztailak  12, asteazkena. 19:00

Etxeberrieta Plaza: "Nora" (euskaraz).

Uztailak  20, osteguna. 19:00

Goikoplaza: "Tadeo Jones 3".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!