Festa inklusiboak, petardorik eta suziririk gabe

Kaletxikiko Jai Batzordea 2023ko uzt. 6a, 13:50

Kaletxikiko Jai Batzordeak jai inklusiboen, eta petardo zein suziri gabekoen apustua egin du, festen atarian.

2023ko Kaletxikiko  Jaialdiek ez dute su artifizial, petardo edo suziririk izango, eta horrela, leherketa mota honen aurrean sentsibilitate berezia duten pertsonei eta/edo maskotei eragiten ez dien ospakizun inklusiboa sustatuko da.

Era berean, ingurumena zaintzen da, kutsadura akustikoa eta suziri, petardo eta su artifizialen kea saihestuz. Jai batzordeak gogorarazi du debekatuta dagoela petardoak eta suziriak erabiltzea.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!