Milioi bat izarreko hotelak badu liburua

Xabier Lasa 2023ko uzt. 17a, 09:52

Joan Jose Larrea aurkezpenean, joan den ekainean. ©Kevin Iglesias

La Salle Berrozperen Kanpezuko udalekuaren mende erdiko historia hitzez eta irudiz kontatzen duen liburua aurkeztu dute. Juan Jose Larrea salletarrak idatzi du liburua.

La Salle Berrozpe ikastetxeak Kanpezu herrian abian jarri zuen kanpaldia, 1972an. Haren historia hitzez eta irudiz jasotzen duen "Kanpezu. Puntu eta jarraia" izenburuko liburua aurkeztu dute. Argitalpen atsegin eta irakurterraza, egilearen umore adimentsuaz zipriztindua, maiz. Uda honetarako irakurgai ezin egokiagoa eta freskagarriagoa.

  • Joan Jose Larrea Bilbao salletarra da bere egilea. Bi hizkuntzetan dator 236 orrialde dituen liburua; Joxe Ertzibengoa salletarrak egin du itzulpena.
  • 300etik gora argazki biltzen ditu argitalpenak; horietan, 50 urtetan nola edo hala parte-hartzaile izan diren hainbat eta hainbat pertsona ageri dira. 
  • 2010an hil zen Antonio Urdangarin salletarrari eskaintzen dio liburua egileak, hura izan baitzen Kanpezuko kanpaldiaren buru eta bihotz.

Bi zatitan banatzen da liburua. Lehenbizikoan, batik bat, tokia hartzen dute Kanpezuko kanpaldia abian jarri zeneko testuinguru historikoak eta gauzatze prozesuak, Kanpezu udalerriaren eta Kanpezuko Santa Kruzeko kuadrillaren kokapen geografikoak, bere historiak zein ondare historikoak eta natur balioek. Aldi berean, mendi erdian kanpamentuko azpiegituraren (kanpin-dendak, sukaldea, jolas lekuak…) ikuspegitik kanpaldiak berak bizi izan duen garapena, zein aisialdiko ekintzak (lan-ardurak, mendi irteerak, jolasak...) kontatzen ditu. 

Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!