Abiatu da agintaldi berria, aurpegi eta ardura berriekin. Gobernu taldean EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiak izango dira. Horrez gain, ardurak, liberazioak eta bozeramailetzak onartu dira. Esanguratsua izan da EAJ-PNV alderditik Txitxu Ruiz izan dela plenora agertu den ordezkari bakarra. Imanol Goenaga eta Idoia Mikelez ez dira bertaratu.
Ardurak
- Andoni Alvarez Lete: Alkatea, Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria, Kirolaketa jarduera fisikoa, eta Ogasuna.
- Marta Lasa Goñi: Lehen alkate-ordea, Kultura eta Hezkuntza, Euskara.
- Xabier Fondon Pajares: Bigarren alkate-ordea, Zerbitzuak, Langilegoa eta Barne Eraentza.
- Garazi Usandizaga Zubiria: Hirugarren alkate-ordea, Hirigintza, Obra, Ingurumen eta Landagunea.
- Haizea Barandiaran Zubillaga: Gizarte Zerbitzuak, Emakume eta Gizonen Berdintasuna.
- Diego Barrasa Ruiz: Zerbitzuak eta Kultura eta Hezkuntza sailetan zinegotzi laguntzailea.
- Josu Mateo Turrillas eta Larraitz Arriola Larrartek ere osatuko dute EHBilduren taldea udalbatzarrean, ardura zehatzik gabe.
Tokiko Gobernu Batzordea
- Andoni Alvarez (EH Bildu).
- Marta Lasa (EH Bildu).
- Xabier Fondon (EH Bildu).
- Haizea Barandiaran (EH Bildu).
- Jose Mari Iparragirre (Elkarrekin Podemos).
Bozeramaileak
- Marta Lasa: EHBildu.
- Maider Lainez: PSE-EE.
- Imanol Goenaga: EAJ-PNV.
- Pepe Iparragirre: Elkarrekin Podemos.
Liberazioak
- Andoni Alvarez Lete. Egun osokoa.
- Oposizioko lehen indarrari, PSE-EEri, egun osoko liberazioa dagokio.
- Oposizioko bigarran indarrari, EAJ-PNVri, %52ko dedikazioa dagokio.
- EH Bilduko zinegotzi batzuk dedikazio partzialak izango dituzte. Gehiena, Marta Lasa alkate-ordearena izango da, %70eko dedikazioarekin.
Ordezkaritza udalaz gaindiko erakundeetan
- Tolosaldeko Hiltegiko Andoaingo ordezkaria. Titularra: Andoni Alvarez. Ordezkoa: Marta Lasa.
- Tolosaldeko Mankomunitatea. Titularra: Andoni Alvarez. Ordezkoa: Marta Lasa.
- Gipuzkoako Ur Patzuergoa. Titularra: Andoni Alvarez. Ordezkoa: Marta Lasa.
- Beterri-Buruntzako mankomunitatea. 1 Titularra: Andoni Alvarez. 2 Titularra: Jose Mari Iparragirre. 1 titular ordezkoa: Marta Lasa. 2 titular ordezkoa: Xabier Fondon.