Izena emateko epea ireki dute: elkartean astearte eta ostegunetan (19:00-20:30). (euskaldunamt@yahoo.es) edo 688684028 telefonora deituta.
Egun bateko irteera Nafarroa Beheran
Irteera, Nafarroa Behererako parajeetara egingo dute, uztailaren 16an. Hain zuzen, Bidarrai, Itsuko Haitzak, Gorospil eta Dantzarinea aldera.
Berez, bi irteera egiteko aukera jarri dute: luzea bata (luzera: 18,5 km; igotako guztia: 1.006 m) eta motza bestea (luzera: 9 km; igotako gutzia: 445 m). Bazkideek, 17 euro, eta besteek 20 euro. Uztailaren 13a arte eman liteke izena.
Asteburuko irteera Piriniotara
Uztailaren 29tik 31ra. Bi irteera, luzea eta motza.
Izena emateko azken eguna, uztailaren 20a.
Irteera luzea:
- 1. etapa, uztailaren 29an, larunbatarekin, Barosetik hasita, ibilaldi zirkularra, 16 km.koa: Punta Bacials (1.690 m.), Peña Oroel (1.769 m.).
- 2. etapa, uztailaren 30ean, Canfranketik hasita 21 km.ko ibilbide zirkularra: Izas Kanala, Iserias Iboia, Molleta mendi lepoa (2.440 m.). La Molleta (2.581 m.).
- 3. etapa: uztailaren 31n, astelehenarekin, Candanchutik hasita 17 km.ko ibilaldi zirkularra Lizarako aterpera, GR10 eta GR11 nahasturik eta Estanis iboian barrena. Prezioak: bazkideek 170 euro, eta besteek 185 euro.
Banakako logela bakoitzeko gehigarria, 46 euro.
Irteera motza:
- 1. etapa, uztailaren 29an, larunbatarekin, 10 km. 10 km.ko ibilaldia. Punta Bacials (1.690 m.), Barosetik igota.
- 2. etapa, uztailaren 30ean, 12,5 km.ko ibilbidea, Astun Iboia, Escalar Iboia, Lac Bersau eta Ayous aterpea (joan-etorria).
- 3. etapa: uztailaren 31n, astelehenarekin, Candanchutik hasita 11 km.ko ibilaldi zirkularra pago-basoan barrena.