Txupinazoarekin abiatuko da jaia, uztailaren 14an, iluntzeko 19:00tan hasita. Zumba erakustaldia eta gero, bokata-afaria iragarri dute.
Ordu horretan, Aurora Beltran kantariak kontzertua emango du. Gazteenek akaso ez, baina helduagoentzat ezaguna da kantaria. Iruñerrikoak iragan loriatsua bizi izan zuen Tahures Zurdos taldearekin. Talde bat izan zuen aurretik, 'rock radikalaren' garaian, Belladona izenekoa. 80 eta 90eko hamarkadatan disko eta emanaldi ugari egin zituen. Azken sasoi honetan bakarlari modura ari da. Emanaldia Andoaingo Udalak sustatu duen Kale Giroan zikloaren barnean antolatu dute.
Ostiral gaua Dukkha eta The Grace of Dionisus taldeen kontzertuarekin osatuko da. Datorren Aiurrin egitarau osoa eta Jai Batzordeko kideekin elkarrizketa.
EGITARAUA
OSTIRALA 14
19:00 Jaien hasierako txupinazoa.
19:15 Zumba eta jumping.
20:30 Bokata afaria.
20:30 Aurora Beltran zuzenean.
23:00 Dukkha eta The Grace of Dionisus zuzenean.
LARUNBATA 15
11:30 Jokoak eta haur ekitaldiak.
13:00 Makarroiak denentzat.
16:00 Mus txapelketa. Sariak lehen lau bikoteentzat. Izen-ematea 15:30an zabalduko dute.
19:00 Zumba.
23:00 DJ Ander Donoso.
IGANDEA 16
11:30 Meza.
12:00 Toka txapelketa.
12:30 Sagardo dastaketa.
18:00 Boogaloo-cha dantza saioa.
19:30 Playback.
21:00 DJ Ander Donoso.
23:00 Jaien amaiera.