Nora filma, euskaraz, asteazkenean, Etxeberrietan

Aiurri 2023ko uzt. 11a, 07:03

Asteazken honetan Uda zinema kalean zikloaren bigarren filma eskainiko dute. 19:00tan hasita, Etxeberrietan.

Sinopsia:

Nora aitona argentinar Nicolasekin bizi den 30 urteko neska gazte bat da. Meri lagunaren seme-alabak zaintzeaz eta herriko aldizkarian horoskopoa idazteaz arduratzen da. Hala ere, bidaia-idazle izatea du amets. Ezusteko gertaeraren ondoren, CitroÎn Dyane 6 furgonetarekin bidaia egiteari ekingo dio Euskal Herriko kostaldean zehar.

"Nora"

Zuzendaria, gidoia: Lara Izagirre. Herrialdea: Euskal Herria (2020). Hizkuntza: Euskaraz. Aktoreak: Ane Pikaza, Hector Alterio, Ramon Barea, Klara Badiola, Naiara Carmona, June Isasi, Paul Correa, Kepa Errasti. Generoa: Drama, komedia. Iraupena: 100 min. Eguna: Uztailak 12, asteazkena. 19:00, Etxeberrieta plaza. Euriarekin Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!