Auzotako arazoak bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatuak egingo ditu udal gobernuak

Aiurri 2023ko uzt. 11a, 11:50

Lehen bisita Karrikan izango da, uztailaren 13an, eta, ondoren, gainontzeko auzoetara jaongo dira; besteak beste, Zumea, Bazkardo, Buruntza, Etxeberrieta, La Salle Etorbidea, Kaletxiki, Sorabilla eta Goiburu. 

Horrez gain, datorren irailean emango du ezagutara udal gobernuak bere programa, eta hori auzotarrek osagarritua izatea nahi dutela azpimarratu dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!