Lur-mugimendu arriskutsua gertatu da Krafft lantegiaren gaikaldean

Aiurri 2023ko uzt. 12a, 10:38

Buruntza auzoan, Zalbide baserritik gertu betelanak egiten ari diren eremuan lurra mugitu egin da goizaldean, eta luizia Krafft lantegiko garaikaldera iritsi da. Luizia gutxigatik ez da heldu lantegiaren atzekaldean dauden depositu handietara, eta prebentzio gisa, suhiltzaileei deitu zaie. Ez dirudi lurrak lantegian sartuko direnik, baina badaezpada ere, lantegiko makinaria eta materiala lekualdatzeari ekin diote. Produktu kimikoak eta lubrikatzaileak ekoizten ditu Krafft lantegiak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!