Ama Kandida etorbideko birpartzelazio proiektua onartu da

Aiurri 2023ko uzt. 14a, 11:57

Aho batez, birpartzelazio proiektua onartu da behin-betikoz, horiek horrela, blokeo egoera atzean utzi eta aurrerapauso garrantzitsua eman dute Tokiko Gobernu Batzordean. Epe laburrean etxebizitzen eraikuntza hastea aurreikusten da.

Udal Gobernuak adierazitakoaren arabera, "Prozesu luzea izan da, malkartsua; baina ekainaren erdialdean mandatuaren ardura hartu zuenetik, udal gobernuarentzat lehentasunetako bat izan da Ama Kandidako garapen urbanistikoa desblokatzea". Hala ere azpimarratu dute, oriandik ere, badaudela askatu behar diren hainbat prozesu urbanistiko, tartean, Etxeberrieta auzoari dagokiona: "Honetan ere lanean ari gara; hartu emanetan gabiltza horretan inplikatuak diren aktore ezberdinekin eta ikasturte hasierarako nobedadeak izatea espero dugu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!