Ongi etorria egin zioten Saharatik heldu den Lansari haurrari

Aiurri 2023ko uzt. 18a, 14:43

Tindufeko (Mendebaldeko Sahara) errefuxiatuen kanpalekuetatik heldu den Lansari Iahdih Brahimi ongi etorria eskaini zioten udaletxean, atzo. Bertan izan ziren harrera egin dion familiako kideez gain, Udaleko ordezkariak eta Hurria-Sahara elkarteko kideak.

Uztailaren 10ean heldu zen Andoainera, eta iaz bezala, aurten ere familia berberak egin dio harrera Lansariri, alegia, Yune Moretak eta Cruz Tedonek eta horien lau urteko semeak osatutako familiak.

Lansari haur sahararra, harrerako familiarekin atzo

 

Familiarekin abuztuaren 28 arte egongo da.

“Oporrak bakean” programari esker, udan desertuko gogortasunetik atera eta beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ematen zaie Saharako haurrei. Euskal Herrian egiten duten egonaldian, osasuna eta elikadura hobetzeko aukera eduki ohi dute, eta aldi berean, herrian bertan egiten diren hainbat ekintzatan parte hartu ahal izango du, gainerako gaztetxoekin batera.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!