Zubibidea eraberritzeko lanen hasiera iragarri dute

Aiurri 2023ko uzt. 22a, 08:41

Sorabillako zubibidea berritzeko lanak abuztuaren 1ean abiatuko direela iragarri du Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako diputatuak.

Berrogeita hamar urte inguruko azpiegitura da, errepide-sarean garrantzia handikoa. Izan ere, N1 errepidea bertatik igarotzen da. Milaka ibilgailuren pasabidea da, ezaguna denez.

Maria Ubarretxena Bide Azpiegituretako diputatuak asteon iragarri du ekimena, premiazkoa dela argudiatuta: “Lehentasunezko lanak gauzatu behar ditugu orain, berezko higaduraren kalteak arrisku bihurtu baino lehen, arazoak ekiditeko”

Jarduketek konplexutasun handia dute eta, egiturazko interbentzioak izanda, ibilgailu astunei eta garraio publikoari igarotzeko jarriko zaizkien debekuak “zorrotz” errespetatzeko beharra azpimarratu du Ubarretxenak: “Arretarako eta prebentziorako dei berezia egin nahi diegu garraiolariei debekua errespeta dezaten, obra konplexuei buruz ari gara eta”.

Abuztuaren 1ean hasiko dira eraberritze lanak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!