Muga tabernakoen eskertza eta agurreko mezua

Aiurri 2023ko uzt. 21a, 22:07

Uztailaren 29an, Zumea plazan dagoen negozioa utziko dute Yolandak eta Popek. Etorkizunera begira beste asmo batzuk dituzte, eta epe laburrera taberna jabez eskualdatuko da. Urteotan, Muga tabernak zerbitzu bikaina eskaini du. Bezero ugari eta fidelak, zerbitzu onaren adierazgarri onenak dira.

Eskerrik asko

Yolanda eta Popek eskerrak eman nahi dizkizuegu bezero eta lagun guztioi urte errepikaezin hauengatik.
Eskerrik asko Muga posible egin duten langile guztiei, beraien konpromiso eta esfortzuarengatik.
Uztailaren 29an, esperientzien, emozioen, barreen eta konplizitatearen espazio honek gure taberna izateari utziko dio. Atseden hartzeko utziko dugu, baita etorkizunean beste proiektu batzuetara bideratzeko ere.

Mila esker iragan pozgarria egiten lagundu izanagatik.

Oroitzapenak geratzen dira.

Eta bizitakoa ere.

Agur eta eskerrik asko!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!