AEBko Boise eta San Frantzisko hirietan txapelketa bana jokatuko du Nora Mendizabalek

Aiurri 2023ko uzt. 26a, 07:40

Euskal Herritik abiatutako emakumezko pilotari talde batek lau t 'erdiko txapelketa jokatuko du, datozen egunetan. 

Lehiaketa berria uztailaren 26tik abuztuaren 4ra jokatuko da, eta Eusko Jaurlaritzarentzat “mugarri historikoa” den honetan Olatz Arrizabalaga, Amaia Aldai, Nora Mendizabal eta Andrea Capellan ariko dira.

Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak jakitera eman duenez, “Hiru Hiriburuak Torneoko txapeldun eta txapeldunordeak izango dira Boisera joango diren pilotariak emakumezkoen Nazioarteko Emakumeen Eskupilotako Basque Country Torneoa jokatzeko”. 
Boiseko torneo hau Emakume Master Cup zirkuitorako puntuagarria izango da. Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak adierazi duenez, «lehiaketa honen bidez, emakumeen esku pilotari bultzada eta bistaratze berri bat eman nahi zaio nazioartean».

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!