Katto Amilibia gogoan hartuko dute, haren heriotzaren hamaikagarren urteurrenean

Aiurri 2023ko uzt. 26a, 18:54

Katto Amilibia hil zeneko XI. urteurrena dela eta, mendi ibilaldia eta omenaldia egingo dute Etenetan eta Mizpiradin, larunbat honetan.

Uztailak 29, larunbata
Egitaraua:
08:45 Oinez irteera Bekoplazatik.
09:30 Bizikletaz Bekoplazatik.
09:30 Oinez Besabitik.
11:00 Omenaldi ekitaldia Etenetan.
14:00 Mizpiradin bazkaria. Izen ematea: Irunberri.

Katto 2012ko udan hil zen Pirinioetan, Benasqueko parajeetan mendi istripuz baten ondorioz. Haren heriotza saminez hartu zen Andoainen, herrigintzan lan handia egin baitzuen.

Hil zenetik haren lagunek ez dute hutsik egin. Urtero elkartzen dira, Amilibia gogoan hartzeko.

 


2019

 

 

Aurtengo afitxa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!