Sanestebanak 2023

Sanestebanak Goiburun, Saninazio egunean hasita

Aiurri 2023ko uzt. 26a, 19:11

San Inazio egunean auzotarrek oilasko biltzea egingo dute, eta jaiak Goiburuko santuarekin batera hasiko dira. San Esteban egunean, hain zuzen. Auzunera igo eta jaitseko bus zerbitzua eskainiko dute, eginez eta gauez

Uztailak 31, astelehena

05:30 Oilasko jokuko kuadrillaren buelta, auzo guztian zehar.

15:00 Oilasko jokukoen bazkaria plazan. Dantzak eta jolasa.

Abuztuak 3,  osteguna

11:00 Festen hasera suziri eta kanpaiekin. Bus zerbitzua 10:30ean hasita.

12:00 Meza eta Andoaingo abesbatza. Ondoren, hamaiketakoa plazan, Gora kaletxiki txarangak girotuta.

13:00 Pilota partidak.

14:00 Bazkaltzeko aukera egongo da bertan.

17:00-20:00 Baltzola eta Andonegi trikitilariak.

17:00 Mus eta toka lehiaketa. Izen-ematea, bertan, 17:00tan.

20:00 Afaltzeko aukera egongo da bertan. Afal ondoren Baltzola eta Andonegi.

Abuztuak 4, ostirala

19:30 Kantujiraren emanaldia.

19:30-21:00 Bus zerbitzua.

21:00 Auzo afaria frontoian. Txartelak salgai, Urratsen eta Txertotan, uztailaren 31ra bitarte. 30.00 euro. Egunean bertan, 35.00 euro. Haurrak 15 euro.

23:30-02:30 Laiotz taldea.

23:00-04:00 Gautxoria.

Abuztuak 5, larunbata

11:30-14:00 Bus zerbitzua.

12:30 Desapiyua: Sega-Axeri Dantza.

14:00 Bazkaltzeko aukera izango da. Garagardo dastaketa herriko ekoizleen eskutik.

17:30 - 21:00 Bus zerbitzua.

18:30-20:30 Zuttik elektrotxaranga.

21:00 Afaria frontoian. Txartelak ostiraletik salgai, txosnan.

23:30-04:00 Gautxoria.

00:00-03:00 Muxutruk taldea.

Abuztuak 6, igandea

12:00 Emakumezkoen eskuzko partidak eta Goiburuko V. pala txapelketako finalak.

17:00-21:00 Bus zerbitzua.

17:30-20:30 Erromeri maratoia, Lontxo Iraolaren omenez. Trikitilariak: Oier Balzola
eta Unai Andonegi, Imanol eta Leire Astiasaran, Elustondo anai arrebak. Maratoiarekin batera.
sagardo probaketa plazan bertan, urtero bezala auzotarrek mimoz egindako patata tortilak ere ez dira faltako.
Afal ondoren trikitilariek jarraituko dute azken indarrak amaitu arte.

22:30-00:30 Gautxoria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!