Bere lanbideagatik aski ezaguna zen herritarren artean, eta kulturgileen artean. 49 urterekin, Basteron egin zuen lan jarduera gehiena. Izaera apalekoa, Basteroko teknikari guztiak bezala, itzalean edo bigarren planoan aritzen zen lanean. Tratuan atsegina eta oso profesionala zen.
Aiurriko lantaldearekin harreman zuzena zuen, hainbat lan tarteko. Senideei eta lankideei gure doluminak, lantaldearen izenean. Saminean lagun.