Andoaingo eta Villabonako partaideak Asian nagusitu den Landarbaso abesbatzan

Aiurri 2023ko uzt. 27a, 18:20

Ezker-eskuin Ibon Alustiza, Iker Leunda, Manex Etxeberria, Iñaki Mendizabal eta Jon Padilla

Asiako Grand Prix abesbatza irabazi du Oarsoaldeko Landarbaso abesbatzak. Lorpen historikoa da, Asian nagusitzen den Europako lehen abesbatza baita. Partaideen artean eskualdeko hainbat kide daude. Manex Etxeberria eta Iker Leunda andoaindarrekin batera, hainbat billabonatar: Ibon Alustiza, Iñaki Mendizabal eta Jon Padilla.

Abesbatzak berak eman zuen albistea, sareen bitartez. Eta, egun hauetan, Euskal Herriko kultur albiste nagusi bilakatu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!