Onik da Leitzaran ibaira erori den buggy gidaria

Xabier Lasa 2023ko uzt. 28a, 12:56

Buruan kolpea eta gorputzean hainbat zauri jasan ditu malkarretik behera Leitzarango ibaian amaitu duenean, baina onik dela adierazi dute lehen osasun arretako langileek. Gizonezkoa, 60 bat urteko andoaindarra da istripua jasan duen gidaria. 

Goizaldean, buggy gidaria, Txertoeta eta Unanibiko zubia lotzen dituen mendi-bidean zihoala, irrist egin eta zubitik gora ehun bat metroko pare horretan, ibaira amildu da. Osasun arretako langileak, suhiltzaileak eta Andoaingo udaltzainak eta baso-langileak bertaratu dira, lekuko batek 112ra hots egin eta gero. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!