Iturria urnietarra lasterketa buruan doa, Klasikoa eskualdean barrena igaro denean

Aiurri 2023ko uzt. 29a, 13:42

Mikel Iturria eguneko ihesaldian sartu da, eskualdean barrena igaro den UCIko goi mailako Donostiako Klasikoan. Sortzez urnietarra, eta Andoaingo Txirrindulari Eskolan trebatua, eskualdean barrena tropelburuan igaro da. Albiste pozgarria, bereziki, urnietarrentzat eta Andoaingo Txirrindulari Eskolarentzat.

Atzean doaz faborito nagusiak, besteak beste, Remco Evenepoel belgikarra. Gurean, albistea, tropelburuan da. Izan ere, Mikel Iturria Euskaltel Euskadi taldeko txirrindularia aurrealdean doa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!