Etxeberrietako Jaiak 2023

Sagardo dastaketa jendetsua, Etxeberrietan

Aiurri 2023ko uzt. 29a, 19:40

Plazara hurbildu diren sagardozaleek, pintxo goxoaz gain, bertako sagardoaz gozatzeko aukera izan dute. Tartean, Mizpiradi, Zabala edo Gaztañagarena.

Herriko sagardozale ugari bertaratu da Etxeberrieta plazara. Sagardo dastaketaren ondoren, auzo afaria eta Bengo eta Modus Operandi taldeen kontzertua iragarrita dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!