Etxeberrietako Jaiak 2023

Ikuskizun polita eskaini dute Etxeberrieta eta San Estebango gazteek desafioan

Xabier Lasa 2023ko uztailaren 30a

Herri kirolen zabalkundea, kirol lehia, herrigintza, senidetasuna, umorea, ikuskizuna... denetik batu dute Etxeberrieta eta Goiburu auzoko gazteek, Etxeberrietako plazan arratsaldean egin duten desafioan. Argazki-bilduma eta bideoa (desafio osoa), ikusgai:

Goiburuko taldeak irabazi du lehia. Hona parte-hartzaileak:

* Etxeberrieta: Yustin (txingak), Igor (ingudea), Unai eta Saioa (harri jasotzen), Gaizka eta Garai (lokotxak), Iker eta Iñigo (zakuarekin lasterketa), eta talde osoa soka tiran.

* San Esteban: Arkaitz (txingak), Jokin (ingudea), Imanol eta Izaro (harri jasotzen), Aimar eta Olaia (lokotxak), Mirari eta Oier (zakuarekin lasterketa), eta talde osoa soka tiran.

Epaileak: Jon Huizi eta Janire Huizi.

Aurkezlea: Unai Ormaetxea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!