Etxeberrietako Jaiak 2023

Etxeberrietako auzotarren bazkarian, Sara Caballero gogoan hartu dute

Xabier Lasa 2023ko uzt. 31a, 21:27

Etxeberrietako auzotarrek eta bertaratu diren adiskideek giro ederreko bazkariaz gozatu ahal izan dute, aurten ere. Bertan, hiru pertsona nabarmendu dituzte: 90 urte dituen Pia Mujika auzotarra lehenbizi (96 urte dituen Pepita Izagirre eta biak dira auzoan adinez helduenak). Jai Batzordearen laguntzaile fina den Julian Zipitria. Eta hirugarrenik,  martxoan zendu zen Sara Caballero. Une hunkigarriak bizitu dituzte esker oneko ekitaldian guztiek ere, batez ere Sara Caballeroren familiari aurreskua eskaini diotenean Jon Ander Belamendia txistulariaren eta Maddi Parada dantzariaren eskutik. Caballero pertsona maitagarria baitzen Etxeberrietako auzotarrentzat. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!