N-I errepidearen Andoain hegoaldeko sarbidean dago zubibidea. Zehazki, 444,793 kilometro-puntuan. Aldundiak zubiaren eta lanen xehetasunak eskaini zituen, ohar bidez: “Zubia 1976 urtekoa da eta, gainera, lurralde osoko trafiko astun eta berezi gehien jasaten duen puntuetako bat da. Hori horrela, egitura osoa saneatzea ezinbestekoa da. Birgaitu beharreko tableroak 28 metro ditu eta lanek 4 hilabete iraungo dute, 1.614.000 euroko aurrekontuarekin”.
Maria Ubarretxena Foru Diputatuak arretaz gidatzeko deia luzatu du, “obrek dirauten bitartean arreta handiz gidatzeko eta ahal den neurrian, garraio publikoa erabili ala bide alternatiboak aukeratzeko”.
3,5 tona baino gehiagoko kamioiei debekatu egingo zaie bertatik igarotzea igarotzea goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara.