Barakaldo taldean ariko da Gaztañaga, denboraldi honetan

Aiurri 2023ko abu. 10a, 08:42
©BarakaldoCF

32 urteko andoaindarrak Euskal Herrian emango dio jarraipena bere kirol ibilbideari, Indiako eta Zipreko egonaldiak atzean utzita. Espainiako Bigarren mailan duen esperientzia Barakaldon aritzeko gakoetakoa izan da.

Esperientzia handia du nazioartean, Jon Gaztañaga Realeko jokalari ohiak. Baita Espainiako Ligan ere. Denboraldi honetan, 2 RFEF mailan ariko da Barakaldo talde historikoan. Irailaren 3an hasiko den denboraldian, 1 RFEF mailara igotzea du helburu. Sekulako denboraldia izan zen aurrekoa, ez baitzuten partidarik galdu.

Barakaldo CF-k esperientzia eta maila hobetzea espero du, egin duen azken fitxaketarekin. Taldean, besteak beste, Jon Tena Realeko harrobian hazitako atezaina aurkitu du. Eta baita Iñigo Orozko donostiarra, Amorebietako jokalari ohia.

Gaztañaga dagoeneko Imanol de la Sota entrenatzailearen esanetan ari da lanean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!