Asfaltatze lanak Kaletxikin

admin 2023ko abu. 19a, 01:54

Udalak jakinarazi duenez, datozen abuztuaren 21, 22 eta 23an bidea itxi egingo dute Kaletxikin, asfaltatze lanei ekiteko.

  • Abuztuaren 21a, astelehena: 08:00etatik 13:00etara, ezin izango da ibilgailurik aparkatu Goikoplazatik Kaletxiki 12raino. 
  • Abuztuaren 22a, asteartea: 08:00etatik 20:00etara, ezin izango da ibilgailurik aparkatu Goikoplazatik Kaletxiki 12raino.. 
  • Abuztuaren 23a, asteazkena: 08:00etatik 13:00etara, ezin izango da ibilgailurik aparkatu Goikoplazatik Kaletxiki 12raino.

Bidea egokituko da Kaletxikiko 6 zenbakiraino bizi diren auzotarrek garajeetan sartu eta irteteko aukera izan dezaten, bai eta Goikoplazako bizilagunek ibilgailuak aparka ditzaten ere

Barkatu eragozpenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!