“Hona ekarri ahal baduzu, askoz errazagoa izango da bueltan eramatea”, “Eraman ezazu sortzen duzun zaborra, mesedez”, “Zabor bilketarik ez dago. Jaso zaborra eta eraman ezazu” eta antzeko oharrak ipini izan ditu Andoaingo Udalak Otietako eta Olazarreko natur-guneetan azken urteetan. Bada, “Zure zaborra, zure etxera” dioten kartelak jarri ditu Eguzki talde ekologistak egunotan, bi gune horietan zein Leitzarango ibaiaren beste hainbat ertzetan (Olagain auzo pareko "irlan", Bertxingo zentraleko putzuan...).
Badago premia zenbaitzuen kontzientzian eragiten segitzeko oraindik, tamalez.