Epe laburrean hasiko dira Otietako tunelaren segurtasuna bermatzeko lanak

Aiurri 2023ko abu. 29a, 10:47

Hainbat hilabetez itxita egon ostean, laster hasiko dira Otieta tunelaren segurtasuna bermatzeko lanak; atzerapenik eduki ezean bi hilabeteko iraupena edukiko dute.

179.337,90 kostearekin irtengo dira lizitaziora konponketa lanak, eta bi hilabeteren buruan lanak esleituta egotea espero da. Ondoren, hasiko dira lanak, eta atzerapenik eduki ezean bi hilabeteko iraupena edukiko dute.

Tunela 2022ko ekainean itxi zen lehenengoz lur-jausi bat tarteko. Hasiera batean tunelaren parte bat konpondu zen, baina arrakala berriak aurkituta, segurtasuna bermatze aldera, tunela itxita mantentzea erabaki zen aurreko agintaldian. Aurkeztu berri den proiektuak tunel osoaren segurtasuna bermatzeko aktuazio ezberdinak egitea aurreikusten du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!