Auzoz auzoko bisitei berrekingo die udal gobernuak, irailean

Aiurri 2023ko abu. 30a, 12:45
Argazkia: Andoaingo Udala

Abuztuko etenaren ostean, udal gobernua auzoz auzoko bisitekin hasiko da. Bost auzo falta dira alkatearen eta zinegotzien bisita jasotzeko.

Hauek dira bisiten hitzorduak:

  • Irailak 4, astelehena: La Salle, Galardi, Extremadura kalea zonaldea
  • Irailak 6, asteazkena: Kaletxiki
  • Irailak 7, osteguna: Goiburu
  • Irailak 11, astelehena: Goikoplaza eta Doktor Huizi zonaldea
  • Irailak 13, asteazkena: Sorabilla

Guztiak 12:00etan izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!