Barbie filma, Basteroko zinema emankizunen hasieran

Aiurri 2023ko abu. 31a, 10:44

Zinema denboraldia film arrakastatsuaren emanaldiekin hasiko dute Basteron. "Barbie" filma ikusgai izango da, panpin ezagunetik abitatutako fikzioan oinarriturikoa. Jendetza hurbiltzen ari da zinema aretoetara, uda honetan, filma ikustera.

 

Sinopsia

Barbiek bizitza ezin hobea darama Barbielanden. Han dena perfektua da, eta egun guztiak dira egunik onena. Barbiek galdera batzuk egiten dizkio bere buruari, galdera deseroso samarrak, bizi den mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Barbie konturatzen denean orpoak lurrean jartzeko gai dela, eta oinak lauak dituela, takoirik gabeko zapatak jantzi eta benetako mundura bidaiatzea erabakiko du.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!