Joseba&Bakartxo dantza eskolak ate irekien jardunaldiak ospatuko ditu datozen egunetan

Xabier Lasa 2023ko abu. 31a, 13:06

Joseba Pagola eta Bakartxo Arabaolaza dantzari eta koreografoek zuzentzen duten dantza eskolak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu irailean barrena, gazte zein helduentzat. Ama Kandida Etorbideko 21eko egoitzan egingo dira jardunaldiak, eta bertaratzeko deialdia luzatu diote dantza gogoko duen gazte nahiz heldu orori. Joseba&Bakartxo dantza eskolako gazteenek dantza urbanoekin erakustaldi arrakastatsua egin zuten joandako San Juan jaietan.

Hona prestatu dituzten jardunaldiak, egunez egun:

* Asteartea, 12: Urbanoa (18:00-19:00).

* Asteazkena, 13: Tango argentinarra (19:00-20:00).

* Osteguna, 14: Salsa eta Bachata (20:00-21:00).

* Ostirala, 15: Bachata Fusioa (19:30-20:30).

* Asteartea, 26: Bachata Dominicarra (19:15-20:15).

* Osteguna, 28: Kizomba (19:30-20:30).

* Ostirala, 29: Afrohouse (19:00-20:00).

Informazio gehiago, 658758452 telefonora deituta, www.joseba-bakartxo.com wegunean, edota, Joseba eta Bakartxoren dantza eskolaren Facebooken edo Instagramen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!