2500 euroko balioa duen bidaia zozkatuko du Salkinek, erosleen artean

Aiurri 2023ko ira. 1a, 11:37

Bezeroaren astea irailaren 11tik 17ra izango da, Andoainen. Ekimen horren baitan 2.500 euroko balioa duen bidaiaren zozketa iragarri dute. Zozketa SALKINen egoitzan egingo da, 2023ko urriaren 16an.

Kanpaina 2023ko irailaren 11tik 2023ko urriaren 13ra bitarte egongo da martxan. Parte-hartze txartelak behar bezala bete, eta atxikitako saltokietan utzi beharko dira. 

Txartela, parte hartzen duten 6 establezimenduetako zigiluekin bete beharko da. Zigiluak lortu ondoren, bezeroak bere datu pertsonalekin osatu beharko du txartela, eta urriaren 13a baino lehen kutxetan utzi. Saria bi lagunentzako 2.500 euroko bidaia da, eta apirilaren 30a baino lehen trukatu beharko da.

Adi! Saria ezin izango da inola ere aldatu, konpentsatu edo beste norbati utzi. Galarazita dago saria haren diru-balioaz aldatzea.

Outlet Kalean, irailaren 15ean eta 16an

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!