Euskaldunak Pirinioetara txangoa antolatu du, irailaren 9-10rako

Aiurri 2023ko ira. 1a, 12:26
Fusilarien Dorrea Canfrancen (Argazkia: Turismo Canfranc)

Ibilaldi bikoitza antolatu du bi egunetarako, luzea eta motza. Bi ibilaldiek honako herri, paraje, gailur eta eraikin zein ondare historiko zeharkatzeko aukera emango dute, besteak beste: Villanua, Guixaseko trikuharria, Canfranceko Fusilarien Dorrea, Astun, Monjeen gailurra, Ayouseko lakuak, Chemin de la Mature bidea... Irailaren 5a azken eguna izango da izena emateko.

Hona txangoaren gaineko xehetasunak:

 

* Irailaren 9an (Andoaindik 14:00etan abiatuta):

- Irteera luzea eta motza (berbera da): Ibilaldia: Villanua, Guixaseko trikuharria eta Fusilarien Dorrea (Canfranc). Luzera: 6,5 km. Desnibela: 100 m. Denbora: bi ordu. Afaria eta ostatua El Aguila aterpean (Candanchu).

 

* Irailaren 10a:

- Irteera luzea. Ibilaldia: Astun, Monjeen gailurra (2.344 m.), Ayouseko lakuak, Chemin de la Mature bidetik jaitsiera luzea baina lasaia, Etsaut aterpea (Astun). Distantzia: 21 km. Igotako desnibela: 1.200 m. Jaitsitako desnibela: 2.000 m. Denbora: 7 ordu. Bazkaria: aterpean bokata eskatzeko aukera, Etsautera iristerakoan jateko.

 

As Guixaseko trikuharria (Argazkia: TurismoVillanua)

 

- Irteera motza. Ibilaldia: Sansaneteko kurba, Estaneseko lakua, Sansanet. Distantzia: 10 km. Igotako desnibela: 524 m. Jaitsitako desnibela: 524 m. Denbora: 7 ordu. Bazkaria: aterpean bokata eskatzeko aukera, Etsautera iristerakoan jateko.

 

* Prezioak: bazkideak 85 euro, eta bazkide ez denak 100 euro.

* Izena emateko azken eguna: irailaren 5a.

* Harremanetarako. Telefonoak: 943592232/688684028. Korreo elektronikoa: euskaldunamt@yahoo.es. Egoitza: Kale Nagusia 31, bis.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!