Andoaingo Udaleko telefono zerbitzua bertan behera geratu da

Aiurri 2023ko ira. 4a, 09:06

Telefono matxura bat tarteko, ezin da Udaleko zenbakietara hots egin. Udalak ahalik eta azkarren konpondu nahi du egoera: "Lanean ari gara matxura konpontzeko. Konpondu bezain laister emango dugu jakitera".

Bien bitartean, edozein larrialdietarako Udaltzaingoaren telefonoa dago erabilgarri: 943 30 08 19.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!